EGAPEKO LANGILEAK ETA DBHKO IKASLEAK EUSKARALDIAREKIN BAT

Euskaraldia abiatu den honetan eta Egape Ikastola Arigune izango den honetan, bertako langileek eta ikasle zaharrenak bat egin dute euskaraldiarekin.

 

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra, Euskaraldiaren 3.edizioa ospatuko da Euskal Herrian. Egape Ikastolak bat egin du ekimen honekin, eta aurten estreinekoz, “Arigune” izango da, euskaraz aritzeko gune, alegia. Bertako langileok euskaraldiaren edizio honetan, ahobizi rola hartuko dugu, euskararen arnasgune sendoa izatea nahi baitugu Egape Ikastola. GU PREST GARA ETA ZU? HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!