EGAPEKO GITARRA IKASLEEN EMANALDIA

Egapeko eskolaz kanpoko jardueretan gitarra ikasten diharduten lagunek ikasturte amaierako kontzertua eman dute.

Asteazken arratsaldean, ekainak 10, gure gaztetxoek erakustaldi bikaina eskaini zuten Saroben. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako gitarra taldeek ikasturteari bukaera emateko bertaratu ziren guraso, lagun eta herritarren aurrean kontzertu ederra eman zuten.

Hortaz, ikasturtean ikasten aritu direna jendaurrean erakusteko aukera izan dute musikari gazteek. LHko gitarra taldeak astearte eta asteazken eguerdietan izan dituzte klaseak; DBHkoak astelehen eguerdietan eta asteazken arratsaldeetan. Denak ere Xabi San Sebastian irakaslearen eskutik lanean fin aritu dira. 

Jarrai dezagun musikarekiko zaletasuna garatzen!