EGAPE IKASTOLAKO PATIOA MUNDUAN BARRENA

Atzo, otsailak 16 arratsaldez, Egape ikastolak inauteri festa ospatu zuen.


Hiru urteren ostean, berriz ere Egape ikastolan ohikoa genuen inauteri festa ospatzeko moduan izan gara aurtengoan. Gogotsu heldu diogu aurtengoan inauterietako Ostegun Gizenari.

Haur Hezkuntzako 3 urtetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako 1. maila bitarteko ikasleekin bete genuen Lizardi kaleko futbol eremua mozorro desberdin eta koloretsuekin apainduta. Aurtengo gaia “bidaiak” izan da.

Ikastolako patioa “Egape bidaia agentzia” bihurtu zaigu eta bertako bulegaria eta turisten eskutik hainbat herrialde ezagutzeko aukera izan dugu, Euskal-Herria, Txina, Mexiko, Frantzia eta Egipto, besteak beste. Agentziako pertsonaiak DBHko 3 eta 4 . mailako ikasleek antzeztu eta jaialdiaren haria eraman dute eta gainontzekoek koreografiak familien aurrean aurkeztu dituzte.

Jaiari amaiera emateko, parte hartzaile guztiek askari goxoa dastatzeko aukera izan dute.