EGAPE IKASTOLAKO DANBORRADA

Irailaren 25ean Danborrada emanaldia eskaini genuen Egape ikastolan

Aurten ere, Egape ikastolakok, San Mielei ongi etorria emateko, danborrada antolatu genuen ikastolan. Danborrada ostegun eguerdian izan zen eta eguraldia lagun izan ez bazen ere, guraso zein familiarteko kide asko gerturatu zen emanaldira. Emanaldiari hasiera Urnietako ereserkiaren danbor hotsekin  eta LH 4. mailan dauden Egape dantza taldeko ikasleen dantzarekin eman genion. Ondoren, Txuri urdin, Tatiago, Iriyarena eta azkenik, berriz ere Urnietako ereserkia jo genituen. Gozatu ederra hartu genuen bertaratu ginen guztiok.

Gora Egape eta gora San Mielak!!