EGAPE DANTZA TALDEKO GAZTEAK BERRIRO DANTZAN

Aurreko asteburuan, urtarrilak 8 eta 9an, emanaldi dotoreak eskaini zituzten Saroben.

Egape dantza taldeko gazteek ikasturte gogorra izan arren gai izan ziren bi emanaldi txukun eta dotore eskaintzeko Saroben ikusleen gozamenerako.

Bi ikuskizun eskaini zituen Egape Dantza Taldeak, 18:00etan “Egun Garelako”  ikuskizuna  eta 19:30ean “Almanakea”. Bietan Saroben dagoen aforo mugatua bete zen eta merezitako txalo zaparrada jaso zuten  Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean aritzen diren gazte talde hauek.