EGAPE DANTZA TALDEKO DANTZARIAK USURBILGO DANTZARI TXIKI EGUNEAN

Maiatzaren 7an Egape Dantza Taldea Usurbilen izan zen.

Usurbilgo Dantzari Txiki Egunean izan ziren Egapeko LHko 6. mailako dantzariak. Emanaldi bikaina eskaini zuten eta egun zoragarria pasa zuten gure neskek.
Adi datozen egunetara!
Jaunartzeetan LH4ko dantzariek dantzatuko dute.
Maiatzaren 27an, txupinazoan, DBH3 eta 4
28an Urnieta Dantzan, dantzari guztiek hartuko dute parte, 4 urtetik +talderaino.
28an ere, LH5 Txanbolin taldearekin San Joan plazan.
Ekainaren 1ean, Saroben, 4 urtetik DBH1erainoko dantzariak.
Ekainaren 11n, Korrontzi taldearekin, LH6tik Plus harteko dantzariak.
Ekainaren 12an, Saroben, DBH2, 3, 4 eta Batxilergoko dantzariak.
Azkenik, Diploma Banaketan, LH6ko dantzariak izango ditugu.
Topean dabil Egape Dantza Taldea!