EGAPE DANTZA TALDEA SAROBEN

Helduen eta gazteen taldeek ikuskizun berria aurkeztuko dute.

Ekainaren 16an, igandearekin, Helduen eta Gazteen dantza taldeek “Egape bidaiak” ikuskizuna eskainiko dute Saroben.

Arratsaldeko 18:30ean Helduen taldeko emanaldia izango dugu eta 19:30ean Gazteen taldekoa.

Ikasturtean zehar ikasitako koreografiak taularatuko dituzte Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean.

Urnietako dantzazaleak gonbidatuta zaudete ikuskizun honetaz gozatzera.