EGAPE DANTZA TALDEA SANMIELETAN

Egape Dantza taldeak parte hartu du Sanmieletan antolatutako hainbat jardueretan.

 

Irailaren 29an, Sanmiel eguna, Txanbolin bandaren kontzertua izan genuen San Joan plazan Egape Dantza Taldeko seigarren mailako dantzariekin batera.

Eguraldiak lagun, emanaldi politaz gozatu zuten bertara inguratu ziren urnietar orok.

Urriaren 5ean dantzari gazteek eskainitako emanaldiaz disfrutatzeko aukera izango dugu Esbart Rocasagna de Gelida taldearekin batera arratsaldeko seiretan San Joan plazan.