EGAPE DANTZA TALDEA JO TA KE

Hirugarren hiruhilekoan murgilduta gaudela Egape Dantza Taldea ere gogor dabil ikasturte bukaerako emanaldiak prestatzen.

Motorrak berotzeko, dagoeneko, apirilean Usurbilgo “Dantzaroan” hartu zuen parte eta maiatzean Hernaniko XXV. Dantzari Astean izango dugu Egapeko dantzariak ikusteko aukera.

Ekainaren hasieran “Urnieta Dantzan” eta Sarobeko ikuskizunaz gozatuko dugu eta dantzariak jo ta ke dabiltza koreografiak prestatzen.

Bitartean, motorrak berotzeko, hemen duzue 2015. urtean Urnieta sortu zeneko 400. Urteurrenaren ospakizunen testuinguruan Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean Egape Dantza Taldeak sortutako bideoklipa zoragarria.