EGAPE DANTZA TALDEA & ESBART ROCASAGNA

Sanmieletako bigarren asteburuan Egape Dantza Taldeak Kataluniako Esbart Rocasagnaren bisita izan du.

Larunbatean bi talde hauek elkarrekin ikuskizun polit bat eskaini zuten San Juan plazan. Igandean, ordea, Esbart Rocasagnak Kataluniako folklore tradizionaleko hainbat koreografia dantzatu zituen San Juan plazan.
Esperientzia ederra izan da guztiontzat eta bukaeran oroigarri trukaketa egin zuten emozioz betetako ekitaldi batean.
Mila esker lagunak, zuen bisitagatik!