EGAPE DANTZA TALDEA ELKAR+EKIN EKIMENAREKIN

Martxoaren 20an Elkar+Ekin ekimenak guztira 10.000 kide jarri zituen dantzan 50-70 herrietan “Martxa baten lehen notak” abestiaren bertsio bat dantzatuz.

Ekimen honen helburua Dantza talde eta Elkarteen lana goraipatzea eta ikustaraztea da eta bertan EDTko (Egape Dantza Taldea) 80 dantzari inguruk hartu zuten parte: LHko 5. eta 6. maila, DBHko dantzari guztiak, Batxilergoko taldea  eta plus taldea. Guztira 8 talde.

San Juan plazan 11:15etan talde bakoitzak koreografi bat eskaini zuen eta jarraian, 12:00etan, talde guztiek batera “Martxa baten lehen notak” abestiaren bertsio bat dantzatu zuten.

San Juan Plazan Egape Dantza Taldeko 80 dantzari batera elkarrekin dantzatzen ikusteko aukera paregabea izan genuen.