EGAPE DANTZA TALDEA

Egape Dantza Taldea Hernaniko Dantzari Egunean izan zen aurreko igandean.

Hernaniko Dantzari Eguna 2024. Euskal Herri osoko dantzariek hartu zituzten aurreko igandean Hernaniko kaleak. Dantzari Asteko egun handi horretan Egape Dantza Taldeko dantzari nagusiak han izan ziren eta, eguraldia lagun, gozatu zuten dantzaz eta kaleetan sortutako giro ezin hobeaz.