EGAPE BHI ESKOLA DIGITALA 6. TOPAKETAN

Azaroak 26an, eta XENON enpresak gonbidatuta, Egape Ikastola BHIko Josune de Sosa informatika irakasleak “Nola moldatu heziketa gaurko egoerara” izenburupean parte hartu du.

Urtero bezala aurten ere, Heizek (Ikastetxe publikoetako zuzendarien Elkartea) antolatuta topaketa digitalak egin dira. Bertan, ikastetxe publiko eta enpresa ezberdinen esperientziak partekatzen dira. Aurten, Egape Ikastola BHIko esperientzia aurkeztu da gure ibilbide teknologikoak duen garrantziagatik eta konfinamendu garaian egindako bideak erakusi duen eraginkortasunagatik.

Azaroaren 25ean eta 26an egin den Eskola Digitala 6. topaketan etorkizuneko eskola irudikatu nahi izan da, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.

XENON  enpresaren gonbidapena onartuta elkarrizketa baten bidez Josune de Sosa, Egape BHIko informatika irakasleak, konfinamenduan zehar eta gaur egungo egoera honetan, ikastolan nola moldatzen garen azaldu du. Transformazio teknologikorako proiektuarekin noiz hasi ginen, zer baliabideekin eta zein metodologiarekin egiten dugun lan eta ikasleek eta irakasleek elkarlanean nola aritzen garen, besteak beste.