EDURNEK 25 URTE EGAPEN

Pasa den astean, ederki merezitako omenaldi xume bat eskaini zitzaion Edurne Arzelusi.

Zilarrezko hogeitabost urte izan dira Edurne Arzelusek Egape ikastolari eskaini dizkionak. Ingeleseko irakasle lanak bete zituen hainbat urtetan Eleanitz proiektua bultzatuz, eta azken urte hauetan idazkari lanetan dabil, beti ere gertuko eta irrifar bat ahoan duela familiak eta Ikastolako langilegoa goxatuz. Joan den astean, ikastola osoak eta hainbat urtez lankide izan direnek, omenalditxo polit bat eskaini zioten.