EDURNE ARZELUSI IRITSI ZAIO ERRETIROA

27 urtez Egapeko irakasle eta idazkari lanpostuan egon den Edurne Arzelusi iritsi zaio merezitako erretiroa.

Egape Ikastolako ingeleseko irakaslea urte luzetan eta idazkari eta administrari lanpostuan azken urteetan egondako Edurne Arzelus lankideak pasa den asteartean izan zuen bere azken eskola jarduna Egapen. Egapeko ikasle, familia eta lankideen bidelagun izan da urte guzti hauetan. Asko du eskertzekoa Egape Ikastolako komunitateak, urte guzti hauetan Edurnek emandakoaz. Otsailaren 21ean, Egapeko ikasle eta langileek merezitako agurra eskaini zioten, urte guzti hauetan egin duenaren ordainetan. GOZATU ETAPA BERRIAZ EDURNE ETA IZAN DADILA ORAIN ARTE BEZAIN OPAROA!