DBHko IKASLEAK “HUMAN BODY” ERAKUSKETAN

Aste honetan DBHko ikasleek Human Body izeneko erakusketa bisitatzeko aukera izan dute Barakaldon, Bizkaian.

 

Erakusketa hau benetako giza-gorputzekin egina dago, plastinazio izeneko teknika erabiliz, eta sekulako aukera da ustez ezaguna zaigun gure gorputzaren barnealdea ikusteko. Nahiz eta Biologia jakintzagaiak giza-gorputzaren antolaketa erakutsi, baliabideak maketetara eta irudi digitaletara mugatzen dira; hori dela eta, erakusketa hau primerakoa da gure aparatu eta sistemak eta hainbat organo zuzenean ikusteko. 

Aldez aurretik hainbat ikaslek hala pentsatzen zuten arren, erakusketa ez da desatsegina egiten, ez du atzerakorik eragiten eta gelan landutako edukiak finkatzeko eta sakontzeko oso baliagarria izan da.

Erakusketa ibiltaria denez, herrialde batetik bestera ibiltzen da, etxetik gertu izatea aprobetxatu dugu bertaratu eta gure burua hobeto ezagutzeko.