DBHKO FAMILIEI AGURRA - OPORRETARA “GOAZ”

Hiru aste etxean konfinatuta pasa eta gero, opor garaia iritsi zaigu, beste bi aste gutxienez, etxean egoteaz disfrutatzeko.

Nahiz eta etxean egon, gure irakasleak eta ikasleak lanean jarraitu dugu gogor ohikoa ez den modu batean. Asko ikasi dugu denok IKT baliabide desberdinak erabiltzen eta gainera, gure ikasleak autonomiaz eta arduraz aritu dira lanean egunez egun. 

Zuzendaritza taldetik zorionak eta esker ona adierazi nahi dizuegu egindako lanagatik bai irakasleoi eta baita ikasle guztioi ere. Honekin batera, familiei ere esker ona adierazi nahi dizuegu ikastolan egin dugun esfortzua eta lana goraipatu diguzuelako.

Opor lasaiak opa dizkizuegu, sukaldetik egongelara, logelatik balkoira, komonetik pasilora… eta segi bueltaka. 

Apirilaren 20an bueltatuko gara!!!

Animo eta zaindu denok!!!