DBH 2 TXOTXONGILOEN MUNDUAN MURGILDUTA

DBHko 2. mailako taldeek TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, bisitatu dute.

 

Ikasleak Plastika eta Geografia eta Historiako ikasgaietan lankidetzan eta diziplinartean lanean ari dira, Erdi Aroko bizimodua eta gizarte antolaketa irudikatzen dituzten txotxongiloen antzerkitxoak sortzen. Lan horren harira TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrora irteera antolatu da. 

Irteeraren helburua ikasgelako lana osatzea eta ikasleak erreferentziazko kulturgune horretara hurbiltzea izan da. Erakusketan txotxongiloen mundu liluragarriko hainbat alderdi ezagutzeko aukera izan dute gazteek, baita hainbat herrialde eta kultur tradiziotatik etorritako adibideak ikusteko ere. Gidariaren eskutik jasotako azalpenari esker, ikasleek hobeto ulertu ahal izan dute mota horretako adierazpen eszenikoen balio artistikoa eta adierazkorra.