DBH 2. MAILAKO IKASLEAK HISTORIAN ATZERA EGINEZ SEGURA BISITATZEN

Baliabide anitzen bidez gelan landutako Erdi Aroa, Seguran aurrez aurre aztertzen.

Abenduaren 10ean, DBH 2. mailako ikasleak Segurara joan dira Erdi Aroan sortutako hiribildu xarmangarri hau ezagutzeko asmoz. Irteera Geografia eta Historiako arloaren barruan egin da, lehenengo ebaluazioan zehar landutako gaia Erdi Aroa izan baita. Bertan, Ardixarra izeneko XVI. mendeko jauregia, gaur egun interpretazio zentro bat bezala funtzionatzen duena, bisitatu dugu. Ondoren, Segurako eliza gotikoa ikusteko abagunea izan dugu eta baita udaletxea ere. Amaitzeko, herriko kale estuetan zehar murgildu gara, harrizko eta egurrezko etxeen artean. Kale horietan, armarri erakargarriak dituzten jauregi eder batzuk ere identifikatu ditugu.