DBH 2 ETA 3. MAILAKO IKASLEAK SOMPORTEN ETA GOURETTEN ESKIATZEN

Urtarrilaren 15ean eta otsailaren 5ean DBHko 2. eta 3. mailako ikasleak eskiatzera joan dira.

 

DBH 2. mailako ikasleek iraupen eskia egin dute Somporten urtarrilaren 15ean. DBH 3. mailako ikasleek eski alpino egin dute Gouretten otsailaren 5ean. 

Jarduera osagarri honek Heziketa Fisikoko eduki curricularrak zabaldu eta sakontzen ditu, elurretan egiten diren bi kirol ezberdinak probatuz. Eski irakasleek gidatutako bi orduko ikastaroa egin eta gero, arratsaldean, eski estazioetako pista ezberdinak ezagutu eta beraietan gozatzeko aukera izan dute ikasleek.

Gainera, jarduera honekin, eskolaz kanpo egin dezaketen jarduera fisiko erakargarria ezagutu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie gazteei.

Elur urtea izaten ari da aurtengoa eta ederki gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek!