DBH 1. MAILAKO IKASLEAK OÑATIKO NATUR ESKOLAN

Ekainaren 5ean, Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Oñatiko Natur eskolara joan gara, bertan geologia gaia lantzeko.

Irteera oso aproposa izan da, ikasleek geologiaren gaia aurrez landua zutelako biologia-geologia arloko 2. unitate didaktikoan.

Arantzazu edo Araotzeko ibilbidean bertako harriak eta bertan eratzen diren egitura eta dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertu genituen eta kobazuloak ere bisitatu genituen.

Modu honetara, talde bat, Arantzazuko santutegira bidean dagoen elkarte batean geratu ginen, sarreran geologiari buruzko errepasoa egin genuen Natur eskolako teknikariarekin eta ondoren kobazulo bat ikustera joan ginen, bertako geologia, aztarna paleontologikoak, izaki bizidunak eta ezaugarriak aztertuz. Ondoren “Arantzazu” errekari jarraituz, Arantzazurantz joan ginen oinez; bidean iturburuak, bi kobazulo, bertako fauna eta flora aztertu genuen, errota zahar bat ikusi genituen. Bigarren eta hirugarren taldeek, alderantzizko ibilbidea egin zuten. 

Bitxikeri gisa Australia, Tasmania eta Zelanda Berrikoa den onddo berezia topatu genuen Clathrus archer izenekoa. Onddo hori I Mundu Gerran zaldien apatxetan edo soldaduek botetan ekarritako esporetatik zabaldu zen Frantzian eta hortik Europan zehar hedatu da urtez urte.

Eguraldi zoragarriak lagunduta gozatzeko eta ikasteko aukera ezinhobea izan genuen!