DBH 1. MAILAKO IKASLEAK LASTURREN

Pasa den astean, DBH 1. mailako ikasleak eta euren irakasleak Lasturko aterpetxean bi eguneko egonaldia egin zuten.

Lasturko egonaldia DBHko etapa berriari hasiera ezin hobea emateko aukera izan zen. Elkarrekin eta primerako giroan, mendi inguru paregabeaz gozatu genuen eta hainbat ekintza burutu genituen. 

Ikasleek Lasturren dauden Gipuzkoako errotarik zaharrenak ezagutzeko aukera izan zuten, bertan gari-irina nola ekoizten zen ikusi zuten eta ondoren irinarekin taloak egin eta jan ere egin zituzten. Inguruko kobazulo batera ere joan ziren eta bertan, oinarrizko espeleologia saioa egin zuten, zortzi metroko zulo batean behera egin eta galeria desberdinak zeharkatuz. Benetako erronka izan zen ikasle batzuentzat.

Halako ingurunean egonda, ez ziren falta animaliak. Gustora asko ibili ziren ikasleak bertako zakur eta katuekin. Ez zen hori izan ordea animaliekin izan zuten kontaktu bakarra, zaldiekin ere ibili baitziren. Animalia eder hauen zainketako lehen hastapenak jaso ondoren, zaldi gainean ibiltzeko aukera ere izan zuten gure ikasleek eta ederki gozatu ere.