BORDELERA FRANTSESA PRAKTIKAN JARTZERA

DBH 4. mailako frantseseko ikasleek aukera izan dute 2 egunez Bordele ezagutzeko.

Egape Ikastolako Hizkuntza proiektuan argi ageri den moduan gure ikasleei lau hizkuntzetan moldatzeko aukera ematen diegu. DBHko 4 mailetan frantsesa lantzen aritu diren ikasleei ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera paregabea eskaintzen diegu eta honela, Bordelen izan gara bi egunez mintza praktika egiten. Honetaz gain, hiriak eskaintzen dituen aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu.

4. mailako frantsesez ari  garen 17 ikasle eta 3 irakasle trenez joan gara, eta behin hirira iritsita, hasierako kontuak egin genituen: lo egiteko aterpea ezagutu eta bertan motxilak utzi eta ondoren hiria apur bat ezagutzera abiatu ginen.

Arratsaldeko 17:00etan bisita gidatua izan genuen hiria ezagutzeko. Gida frantses batekin egin genuen bisita gure ikasleak hizkuntzarekin harremanetan egon zitezen. Ordu eta erdiz Bordeleko leku esanguratsuenak erakutsi zizkigun gidak, eta zenbait tokitako bitxikerien berri ere eman zigun frantsesez. Une oro aritu zen ikasleen parte hartzea bultzatuz. Hiriko katedrala ikusi genuen; Quinconces, non bere garaian gaztelu handi bat zegoen. 

Gaurkorako ekintza berezirik programatu ez dugun arren, hiria deskubritzen jarraitzea da gure asmoa, beti ere, hizkuntza ete kultura frantsesarekin ahalik eta kontaktu handiena mantenduz. Ondoren, trena hartu, eta gero arte bat esango diogu Bordeleri. Gauerako Euskal herrira bueltatuko gara.

Oso bidaia interesgarria, ikasleei aukera eman diegu beren frantsesa pixka bat praktikatzeko eta batez ere bertako herritarrak frantsesez entzuteko.