BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIAREN INGURUAN HAINBAT GURASOREN ZALANTZAK ARGITZEN

DBHko guraso batzuk kezka agertu dute, beste zentroetan ez bezala, ordutegia zatitua dugulako.

 

Egape Ikastolako zuzendaritzak guraso batzuren kezka jaso du aurtengo ikasturte berezi honetan gurean ordutegian aldaketarik ez dugulako egin. Hori dela eta, argibideak eman nahi dizkizuegu.

Iazko ikasturtearen amaiera aldera, prentsan egun batzuetan etengabe argitaratu zen 2020-2021 ikasturtean DBHko zentroetan ordutegi jarraitua egingo zela eta guk ere halaxe pentsatu genuen. Hara non gure ezustekoa ebazpena jaso genuenean!

Bertan hauxe adierazten zen:

" ...2019-2020 ikasturtean gertatutako konfinamendu-aldiaren ondorioz gertatutako kontingentziak direla eta, antzeko egoera bat gerta litekeela aurreikusiz, salbuespen gisa, 2020-2021 ikasturterako, Bigarren hezkuntzako ikastetxeek goizeko lanaldi jarraian eman ahal izango dute ikasturte osoa... Horretarako, OOGk proposamen arrazoitua eta onartua aurkeztu beharko dio lurralde-ikuskaritzari, eta honek dagokion txostena egingo dio lurralde-ordezkariari. Eta azken honek, egokitzat jotzen badu, oniritzia emango dio proposamenari."

Zuzendaritzak egoera aztertuta eta informazio gehiagorik ez genuenez, OOGk txosten bat egin behar zuenez arrazoiak justifikatuz eta denbora tarte txikia eman zigutenez familien iritziak jasotzeko orain arte bezala jarraitzea proposatu genuen. 

Bestalde, beste kezka bat ere bagenuen. ez genekien lanaldia jarraitua eginez jangela zerbitzua bermatuko ote zen eta bertako langileen lanpostuak kolokan geratuko ote ziren.

OOGa burutu zen eta bertan bildutakoek, ikas-komunitateko estamentu guztiek, adostasuna eman zioten aurkeztutako proposamen bakarrari, izan ere, besterik ez baitzen aurkeztu. Hori izan da ordutegi zatitua egiteko arrazoia.