BIGARREN HEZKUNTZAKO FAMILIAK ASEBETETA IKASTURTE HASIERAKO BILERETAN

Bilera bukaeran familiek egindako balorazioak onak izan dira eta partaidetza aurreko ikasturteetan bezalakoxea.

Egape Ikastola BHI Kalitatea Hezkuntzan sarekide garen heinean, ebaluazioaren kultura barneratuta dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Irailaren 21, 22, 23 eta 24ean Bigarren hezkuntzako ikasleen guraso bilerak egin ditugu Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Bertan, tutoreek, ikasturtearen ezaugarri orokorrak azaldu dituzte eta familien zalantzak argitzen saiatu dira. Bilera amaitutakoan gurasoek gogobetetasun inkesta bete dute (1etik 4ra bitartean hainbat atal baloratuz).

Hauek dira inkestetan jasotako emaitzak:

ADIERAZLEAK

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

Bileraren interesa

3,9

3,7

3,6

3,9

Bileraren ordua

3,7

3,6

3,8

3,4

Bileraren iraupena

3,6

3,2

3,7

3,8

Bileraren lekua

3,9

3,6

3,9

3,9

Azalpenak argiak izan dira

3,8

3,7

3,9

3,9

Informazioa praktikoa eta interesgarria izan da

3,7

3,8

3,8

3,9

Balorazio orokorra

3,8

3,6

3,8

3,8

 

Familien partaidetza: 1. mailan familien % 54ak parte hartu du, 2. mailan %58ak, 3. mailan %53ak eta 4. mailan %51ak.

Familien parte hartzea aurreko ikasturteetan bezalaxe mantendu da.

Proposamenak eskatu direnean, honako hauek jaso dira:

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

ALDERDI POSITIBOAK

-Tutoreak aurrez aurre ezagutzea.

-Dena oso ondo.

-Eskerrik asko.

-Tutore jatorrak!

-Azalpen argiak.

-Oso bilera interesgarria.

-Lan bikaina.

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

-Ordutegi jarraia ikasturtean zehar.

-Interesgarria litzateke irakasle guztiak aurrez aurre ezagutzea.

 

-Haurrak hain gertu ez egotea eta soinketan pelotoiak ez egotea.

-Inika bidezko komunikazioa indartzea.

-Etxerako lan gutxiago bidaltzea.

-Ordutegi jarraia egitea.

-Gehiegitan entzun da “Hau galdetu beharko det”.

-Bilera beranduxeago egitea (bilera hau 16:30etan egin genuen).