BALIABIDEAK KRISI EGOERAKO OPORRALDIEI AURRE EGITEKO

Baliabide digitalen eskaintza zabaldu da krisi egoera honetan eta oporraldi garaian baliagarriak izan daitezkeelakoan familiekin partekatzen ditugu hauetako batzuk.

Berritzegunea zonaldeko hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzara zuzendutako Laguntza Zerbitzua da. Gure erreferentziazko berritzegunea Lasartekoa da eta haiekin lanean dihardugu.

Osasun larrialdi-egoera honetan familiei begira “Familientzat Gida” materiala prestatu dute eta udaberriko oporretarako baliabide egokia izan daitekeelakoan familia guztiekin partekatzea erabaki dugu. Egape Ikastolako DBHn prestatutako “Konfinamendu garaiko bizikidetza” Emozioei lekua eman atalean txertatu du zonaldeko ikastetxe eta familia guztien eskura jartzeko.

Baliabidea elikatzen ari dira etengabe.


Bide batez, EIMA Katalogoaren eskaintza ere luzatzen dizuegu. Eimak 2005etik dihardu dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmaterialak biltzen eta katalogatzen. Askotariko baliabideak kontsultatu eta eskuratu daitezke webgunean, haur, gazte eta helduentzat. Bertan, dokumentalak, bideoak, jolasak, literatura-lanak… aurkitu ditzazkezue oporraldian disfrutatzeko.

 

 

Bestalde, KZguneak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean dihardu. Hori dela eta, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatzen ari da, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.