BADATOR EUSKARALDIA

Aurtengo Euskaraldia badator: azaroaren 18tik abenduaren 2ra euskararekin dugun gure eguneroko konpromisoa berretsiko dugu.


Eguneroko jardunean euskaraz aritzen gara, bai lanean eta bai bizitzako arlo guztietan, elkar komunikatzeko ezinbesteko tresna baita. Beraz, euskara ardatz izanik, Euskaraldian nahitaez parte hartuko dugu, are gehiago kontuan hartuta Egape eskola arigune gisa indartu nahi dugula. Euskaraldia abiatu aurretik, HH-LHko Amaia Vazquez, DBHko Ixiar Artola, eta ikastetxeko Eusliderrak, Nora Agirre, Manex Albizu, Nahia Callejon, Leire Elosegi eta Xan Goñi herriko dinamizatzailearekin bildu gara. Lide Serrano da Urnietako dinamizatzailea, eta, harekin batera landu ondoren, hainbat proposamen ditugu mahai gainean. Laster izango duzue ideia horien guztien berri.


Euskaraldian parte hartzeko Eusliderren gonbidapena jada jasoko zenuten:  ahobizi edo belarriprest izan zaiztezte eta eutsi euskarari!