AZAROAK 25

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez presente jarraitzen duenez, beste urte bat gehiagoz azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatu beharrean gaude. 
Ikastetxeak konpromiso irmoa du ikasleak berdintasunean hezteko, ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.
Egun honetarako Haur eta Lehen Hezkuntzako Hezkidetza taldeak hainbat proposamen partekatu dizkigu irakasleei geletan ikasleekin lantzeko. Esaterako, abesti, bideo, ipuin… desberdinen inguruko hausnarketa egin dute eta ondoren, horiekin lotutako horma-irudiak eta loreak egin dituzte ikastetxeko pasabideak apainduz. Eguna girotzeko, egun honi erreferentzia egiten dioten hainbat abesti entzun ditugu sarrera-irteera zein patio orduetan. 

Bigarren Hezkuntzan, berriz, goizeko saio bat hartu dugu ikasleekin gela guztietan aldarrikapen egun honen nondik norakoak azaldu eta gaiaren inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko. Gaiaren alderdi desberdinak landu ditugu mailaren arabera: maitasun erromantikoa, bikote arteko harremanak, genero desberdintasuna eta umeak etab. 
Amaieran, askatasunaren irudi izan daitezkeen tximeletak margotu eta eskolako bi Txoko Moreetan itsatsi ditugu aurtengo lelopean: EGAPEN, BELDURRIK GABE HEGAN. 

Zoritxarrez, oraindik egun hau aldarrikatzen jarraitu behar dugu.
ERASO SEXISTARIK EZ!