“ARAUAK, MUGAK, SARIAK ETA ZIGORRAK” ALVARO BEÑARANEKIN SOLASEAN

Alvaro Beñaranek, Psikomotrizista eta Pedagogoak, “Arauak, mugak, sariak eta zigorrak” izenburupean hitzaldia eskaini du Egape Ikastolako familientzat.

Egape Ikastolak ikasturtean zehar hainbat formakuntza saio antolatzen ditu familiei zuzenduta. Horien artean, ostegunean “Arauak, mugak, sariak eta zigorrak” izenburupean Lekaion antolatu genuenak arrakasta izan zuen Ikastolako familien artean. Haurraren lehen urteetan arauak eta mugek haurraren garapenean duten garrantziaz aritu zitzaigun Alvaro. Eskarmentu handikoa da Alvaro haurraren lehen adin hauetan eta plazer bat izan da gure familiekin izatea, euren kezkak eta galderak argitu eta antolatutako hitzaldiaren gidaritzan aritzea. MILA ESKER BERTARATU ZARETEN FAMILIEI ETA NOLA EZ, ZURI ALVARO.