ANTIA LITERATUR LEHIAKETAKO SARIAK EGAPE IKASTOLAKO IKASLEENTZAT

Bigarren ikasturtez, Urnietako Udalak antolatzen duen On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketaren XXVI. edizioko saridunak Egape ikastolako ikasleak izan dira.

Egape Ikastolak herrian antolatzen diren ekimenekin konpromezua erakutsiz, aurten ere, gure ikasleak Antia Literatur lehiaketara aurkeztu dituzte euren idazlanak. Harro eta pozik gaude aurkeztutako lanekin, saridun guztiak gure ikasleak izan baitira. 

Aurten, Coronavirusaren ondorioz bizi dugun egoera aintzat hartuta, Udalak ez du sari banaketa ekitaldirik egingo baina web orriaren bitartez, herriari  saridun guztien berri eman dio.

Hauek izan dira aurtengo sarituak:

Haurren kategoria:

1.Saria (tablet bat): Maddi Arrieta “Sirenaren ezkata” idazlanarengatik.

2.Saria (ebook bat): Malen Goñi “Errealitatea eta ametsa” idazlanarengatik.

3.Saria (ebook bat): Malen Garmendia “Gabon magikoak” idazlanarengatik. 

   

Gazteen kategoria:

1.Saria (500 euro): Arixen Unanue “Ikusezina” idazlanarengatik.

2.Saria (300 euro): Mireia Lopez “Naridoak” idazlanarengatik.

3.Saria (150 euro): eman gabe.