ANTIA LITERATUR LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DIRA LEKAION

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXVII. edizioko sari banaketa ekitaldia ospatu da apirilaren 25ean.

 

Egape Ikastolak herrian antolatzen diren ekimenekin konpromezua erakutsiz, aurten ere, gure ikasleak Antia Literatur lehiaketara aurkeztu dituzte euren idazlanak. Harro eta pozik gaude gure ikasleek aurkeztutako lanekin eta jaso dituzten sariekin. 

Apirilaren 25ean musika eta dantza ikuskizunez girotutako ekitaldia Lorea Intxaustik aurkeztu zuen. Musikari dagokionean Ana Belen Garcia, Thierry Biscary eta Mixel Ducauren doinuak entzuteko aukera izan zen. Dantzariak berriz, Aukeran Dantza Konpainiakoak izan ziren.

Lehiaketako ia sari guztiak Egape Ikastolako ikasleek jaso dituzte.

Haurren kategorian: 

2.Saria (ebook bat): Nina López Rodríguez  “Argazki kamera” idazlanarengatik.

3.Saria (ebook bat): Iker Aranburu “Igogailu zoroa” idazlanarengatik.

Gazteen kategorian:

1.Saria (500 euro): Irati Etxeberria Lasa “Galtzearen alde onak” idazlanarengatik.

2.Saria (300 euro): Maddi Arrieta Etxeberria “Igerileku azpiko munstroa” idazlanarengatik.

3.Saria (150 euro): Eider Lizaso López “Basamortuko etxea” idazlanarengatik.

Zorionak guztiei!!