ANIZTASUNETIK ERAIKIZ

DBH 3. mailako ikasleak “Aniztasunetik eraikiz” proiektuan murgilduta dabiltza.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak gure lurraldean berdintasuna bultzatzeko apustu sendoa egin du, eta uste du diskriminaziorik ez izatea euskarri eta giltzarri izan behar duela gizarte kohesionatua eta bizikidetza bultzatzeko. Ideia hori indartzeko “Aniztasunetik Eraikiz” hiru urteko iraupena duen programa sortu du DBH 2-DBH 4 artean burutuko dena. Proiektuaren helburu orokorra da ikasleek beren inguruan bizi duten aniztasuna ezagutu eta balioan jarri dezatela guztiontzat giza eskubideak aldarrikatzeko pausoak emanez gertuko eragileekin elkarlanean.

Pasa den ikasturtean diskriminazio egoerak jasaten dituzten pertsonak ezagutu zituzten ikasleek eta haien egoerari begira jarri ziren. Ikusi eta ikasitakoa beste batzuei ere kontatu zieten, beraiek ere egoera horien berri izan zezaten eta aniztasuna balioan jar zezaten.

Bigarren ikasturte honetan Gipuzkoako elkarte batzuk giza eskubideen inguruan egiten duten lana ezaugutzen ari gara eta beraiekin elkarlanean jardungo dugu.  

 

1.Aztertu. 

Ikasturte honetako lehen atal honetan giza eskubideetara gerturatu dira ikasleak. 1958an onartu zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak dio gizaki guztiak askeak garela eta eskubide berberak ditugula jaiotzen garenean. Helburua izan da ikus dezatela errealitatean hori ez dela horrela eta guztiok ez ditugula aukera berdinak. Jarduera desberdinen bidez Giza Eskubideen berri izan dute ikasleek eta horien urraketak nonahi eta egunero ematen direla jabetu dira egindako jardueretan.

2.Sentitu.

  • Giza eskubideen aktibistak. Giza eskubideen urraketen aurrean isilik geratzen ez den jendea da, aktibistak, alegia. Horietako batzuk mundu mailan dira ezagunak eta kasu askotan euren bizitzarekin ordaindu dute giza eskubideen alde egindako lana. Hauek ezagutzea izan da emandako lehen pausua; zenbait aktibisten jarduna ezagutu, haien inguruko panelak prestatu eta ikastetxeko korridoretan kokatu dituzte ikasleek. Eskuratutako informazioa lehen mailako ikasleei azaldu diete panel horien egileek, horrela beraiek egindako lana zabalduz.


 

  • Elkarteak giza eskubideen aldeko lanean. Oso urruti joan gabe, gure herrian ere baditugu giza eskubideen alde lan egiten duten pertsonak eta elkarteak, besteak beste, Gautena, Begisare, Salvamento Maritimo Humanitario, Zehar Errefuxiatuekin, Gehitu eta Kale Dor Kayiko elkarteak.

 


3. Konprometitu. Giza eskubideen alde lan egiten duten Gautena eta Kale Dor Kayiko elkarteak izan ditugu gelan. Ikusi dugu giza eskubideak guztiontzat bermatu daitezen lanean aritzen direla eta laguntza eskatu digute. Guk ere aktibista izan nahi dugu eta eskubideak guztiontzat izan daitezen konpromisoa hartu dugu eta haiekin batera hainbat jarduera eta ekintza prestatzen ari gara. Ekintza horien berri aurrerago izango duzue burutzen ditugunean.