ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA TAILERRA

Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, urtero bezala, Berdindu taldearen eskutik aniztasun afektibo-sexualaren inguruko tailerrean parte hartu dute.

DBH 3. mailako ikasleek, aste honetan, Berdindu taldeak zuzendutako Aniztasun afektibo-sexualari buruzko tailerrean parte hartu dute. Talde bakoitzak bi ordutako bi saio jaso ditu.

Berdindu, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta  Gizarte  Politiketako Sailaren zerbitzu publikoa da.

Ikastetxean egiten dugun ekintza osagarri honen helburua ikasleak, tailer parte-hartzaile baten bitartez, aniztasun afektibo-sexualean sentsibilizatzea da.