ALDI BATERAKO AURREZ AURREKO ESKOLA JARDUNA ETEN DA

Koronabirusa dela eta hamabost egunetan Ikastola itxita.

Koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea erabaki dela.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera. Ondorioz, bertan behera geratzen da ikastetxean aurrez aurreko eskola-jarduera guztia.

Lehen Hezkuntzan ikasleek lanak izango dituzte etxean egiteko.

Bigarren Hezkuntzan,  ostiralean irakasleek plangintza berezia prestatu eta ikasleei igorriko diete eta astelehenetik aurrera modu ez-presentzialean lan egiten hasiko gara.

Horrez gain, Osasun Sailak gomendatzen du, nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu dezatela taldeko jarduerak egitea esparru itxietan.

Bestetik, ikastetxea zabalik izango dugu familiekin komunikatzeko.