ADIN TXIKIKOEN PRIBATUTASUNAREN BABESA

Gure ikasleen datuak eta irudiak ingurune digitalean babesteko erantzukizunez jokatu behar dugu bai ikastolak baita familiak ere.

 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren erreglamenduan (2016/679 EB) eta 3/2018 Lege Organikoan jasotzen dira  datu pertsonalen babesa eta eskubide digitalen bermea ziurtatzeko jarraibideak. 

Ikastolak adostasun berezia eskatzen dizue familiei hezkuntza jardueretan irudiak grabatzeko eta berezko kanalen bidez zababaltzeko (web-orria, siteak, aldizkariak, sare sozialak…), beti ere, hezkuntza-helbururako edo interes legitimo batekin tratatzeko. 

Ildo beretik, familiek ere, adin txikikoen pribatutasunaren babesa kontuan izan behar duzue, ez bakarrik indarrean dagoen araudia betetzeko, baizik eta baita, ingurugiro adiskidetsu bat eskaintzeko eta gure seme-alabek Interneten uzten duten arrastoa babesteko ere.

Horregatik, guraso eta familiei gogorarazi nahi dizuegu zuen haur eta nerabe ez direnei ateratako argazkiak inguru pribatuetan erabili behar direla, WhatsApp eta sare sozialen erabilerari arreta berezia ipiniz. Inguru hauetara argazkirik igoz gero, gogorarazten da datu pertsonalen babesari buruzko indarrean dagoen araudiak ukituak diren adin txikikoen guraso edo tutoreen adostasuna izatera behartzen duela.

Posta elektronikora edo Google eta ikastolak bere ekintzetarako erabiltzen dituen bestelako aplikazioetara sarrera izateko adin txikiei ematen zaien erabiltzaile kontuak, bakarrik sortu ziren helburuetako erabili behar dira. Hezkuntzak, informazio sistemen eta sarreren segurtasuna bermatzeko bitarteko teknikoak ipintzen ditu ikastolan. Hala ere, gaur eguneko teknologia eta Interneten dauden arriskuak direla eta, etxean kontu horiekin sartzean, familiei gogorarazten zaizue horien gaineko kontrola gurasoei dagokizuela. Izan ere, etxean ez dira Hezkuntzako segurtasun-babesak bermatzen.