ABALLARRIREN BANAKETA ATZERATUA

Covid-19 pandemiaren eraginez eta langile banatzaileen arriskuak ekidite arren, Aballarriko 2. alearen banaketa atzeratu egingo dugu.

Nahiz eta Aballarriko 2. alea ikastolan prest izan, langile banatzaileen arriskuak sahiesteko asmoz, banaketa ez dugu egingo aurreikusitako datetan. Erabakia hartzea ez da gauerdiko eztula izan.

Alde batetik, langileen arriskuak sahiestu nahi izan ditugu baina modu berean ere, ikusten dugu langile horiei lana kenduta bere lan baldintzak murrizten ditugula (ERTEa). Dena den, azkenean kostata bada ere, banaketa atzeratzea erabaki dugu eta krisi egoera amaitzen denean Urnietako etxe guztietan Egape Ikastolaren berri izateko aukera izango duzue.

Hala ere, Egapeko komunitateak aukera izango duzue web orrian Aballarri digitala ikusteko. Klik egin HEMEN.