2020-2021 IKASTURTE HASIERA

Irailaren 7tik aurrera Egape ikastolan eskolak hasiko dira segurtasun neurriak aintzat hartuz.

Egape kide guztioi gure agurrik beroena 2020-2021 ikasturte berri honetan.

Gogoz eta indartsu gaude guztiok erronka berriei elkarrekin aurre egiteko. Jakin badakigu ikasturtea berezi samarra izan daitekeela, baina denok batera, oztopoak oztopo, gaindituko ditugu bidean agertzen zaizkigun zailtasunak.

Hezkuntza Sailak eta lan arriskuen prebentzioko zerbitzuak adierazitako protokolo eta jarraibideetan oinarrituz, Egape ikastolak etapa bakoitzerako kontingentzia planak osatu ditu ikas-komunitatearen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Hori horrela izanik, prest gaude ikasturteari hasiera emateko.

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak irailaren 7an hasiko dira goizeko 9:00tatik aurrera mailakatuta.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak irailaren 7an goizeko 11:00tan aurkezpen eguna izango dute. 2. mailakoak, berriz, egun berean 12:00tan.
  • Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleak irailaren 15ean goizeko 11:00tan izango dute aurkezpen eguna eta 4. mailakoak, berriz, 12:00tan.

Gure zerbitzuak ohiko moduan eskainiko ditugu, besteak beste, jangela eta garraioa.

Hilabetean zehar familiekin bilerak egingo ditugu, gure kontingentzia planaren berri emateko eta ikasturteko ohar garrantzitsuak helarazteko.

MUSUKOA: Komenigarria da Haur Hezkuntzako haurrak musukoarekin ikastolara etortzea. 6 urtetik gorako ikasle guztiek derrigorrez musukoarekin etorri behar dute.