2. MAILA BUKATZEKO, IRTEERA DONOSTIARA!

Ikasturteari amaiera emateko, irteera egin genuen Donostiako Aquariumera eta Urgull mendira.

Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera izan genuen 2. mailako ikasleok Donostiako Aquariumean. Txundituta geratu ginen itsasoak ezkutatzen duen guztiarekin eta bertan egin genuen bisita gidatuari esker, agerian geratu ziren itsasoko bitxikeria eta sekretu asko. Ondoren, Donostiako ikuspegi itzelak eskaintzen dituen Urgull mendira igo ginen eta bertan bazkaldu genuen. Amaitzeko, Alderdi Ederreko parkean jolastu eta eskolara itzuli ginen nekaturik, eta jakina, pozez eta ilusioz beterik.