1984 liburuaren irakurketa eta proiektua

DBH 4. mailako ikasleek ingelera arloan George Orwellen 1984 liburua landu eta aztertu ondoren, bakoitzak bere eguneroko pertsonala osatu du.

 

DBH 4. mailako ikasleek biharren hiruhilekoan George Orwellen 1984 liburuaren bertsio egokitua irakurri behar izan dute ingeleseko ikasgaian.

Sei asteetan liburua irakurri eta landu dute. Hasiera batean, liburuaren hasieraren berri jaso zuten entzumen ariketa baten bidez, eta ikasleek hipotesiak egin zituzten liburuko gaiari buruz. George Orwell idazlearen berri ere jakin zuten. Ondoren, ikasleek hiru kapitulu labur irakurri behar zituzten astero, eta hiru kapitulu horien inguruan proposatutako galderak eta hausnarketak egin behar zituzten indibidualki. Lan pertsonal hori egin ondoren, gelan, talde txikietan lehendabizi eta talde handian gero, denen artean komentatzen zituzten zenbait arlo: hiztegia, zalantzak eta irakurritakotik harrigarriena haien ustez.

Liburuaren irakurketa  eta hausnarketa pertsonala bukatu ostean, ikasleek beste erronka bat jaso zuten: 1984 liburuaren irakurketa-hausnarketaren egunerokoa idatzi behar zuten.  Karmele Jaio idazleak honela dio: ”Nola eguneroko bizitzan askotan gabiltzan bisuteriazko hitzekin, eta nola idazketan bat-batean agertzen diren benetakoak. Idazketa,  zure egiak agertzen diren lurralde bezala.”. Eta ikasleak beren egia azaldu dute beren idazketan,  beren eguneroko pertsonalean. Oso gogoeta eta komentario originalak egin dituzte, eta oso aberatsa izan da jarduera.