LH 3. MAILAKOAK ADUNAN

LH 3. mailakoak Adunan izan gara egun pasa.

Ikasturteko azkeneko irteera egiteko, Aduna aurkeratu dugu. Bertan, ekintza ezberdinak egin ditugu. 

Lehenengo, herriko frontoian egon gara jolasten eta hamaiketakoa hartzen. Ondoren, mendi buelta txiki bat egin dugu Adunako mendi ibilbidetik. Aldapa batzuk igo ondoren eta landareditaz disfrutatzen gindoazela, merendero batean atseden hartu dugu eta jolasten ibili gara. Animaliak ikusten eta txabolak egiten aritu gara han. Eguerdi aldera, herrira bueltatu gara eta herriko plazan bazkaldu dugu. Eguraldia hobetzen joan da egunean zehar. Horri esker, Adunako Ur Parkera joatea erabaki dugu. Bertan, txorroekin freskatu gara. 

Egun zoragarria eta bete-betekoa pasa dugu Adunan!