IKASTURTE BUKAERA BIGARREN HEZKUNTZAN

Ekintza ugari ikasturteari urrezko amaiera emateko.

 

Bigarren Hezkuntzan ikasturtea modu goxo eta ludikoan hasi ginen ikasleen arteko kohesioa eta guztion elkar ezagutzan sakontzeko asmoarekin. Era berean, ikasturtea amaitzeko, azken hiru egunetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu elkartasun giro batean bukaera emateko.

DBH 1. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko azken unitateari amaiera ezin hobea eman diote Leitzaranera bizikletaz irteera eginez. Eskalada egin dute ere eta azken egunean Hernaniko igerilekura joan dira.

DBH 2. mailako ikasleek ere eskalatzeko aukera izan dute. Gainera, bi egunetako irteera izan dute Zugastieta-La Arboledara.

DBH 3. mailako ikasleak, berriz, kirolean murgilduta ibili dira, mendia eta piragua besteak beste. Aukera paregabea izan dute ekintza berrietan trebatzeko.

DBH 4. mailako ikasleak, bi  egunetan sorospen ikastaroa izan dute eta diploma jasoko dute. Horretaz gain, herriko igerilekura joan dira ostegunean eta azken egunean Zurriolan surfa egitera.