Martxoaren 15ean ikasturtearen 2. bilera egin genuen.
Ikasturte hasieran OOG berria osatzeko prozesua abiatu genuen eta abenduan eman genion bukaera kide berriak izendatuz, beraz, martxoan egin dugun bilera, lehena izan da zenbait kideentzat. Kide berriei ongi etorria eman eta gero aurreko bileraren akta onartu genuen.
Ondoren, HH-LHko eta DBHko balantze ekonomikoak aurkeztu ziren bigarren bilera honetan ohiko izaten den moduan. Ekonomiari dagokionean, aldaketa bat dago bi ikastetxeetan Udalak egiten duen diru ekarpenaren prozesuan. Lehen hainbat jarduera Udalak antolatu eta kudeatzen zituen eta orain aurreikusitako jardueren arabera ematen du dirua eta ikastetxeek kudeatzen dute jarduera eta ordainketa. Bestalde, egindako gastu edota inbertsioak aipatu ziren, hala nola, patiorako materiala, 2 urteko gela eta psikomotrizitate gela hornitzeko materiala Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan berriz, fotokopiagailua erosi da, konponketak egin dira komunetan, kortinak aldatu…
Otsailaren 13tik 24ra bitartean aurrematrikulaziorako epealdia izan genuen. Bileran, datuak aurkeztu ziren. 2 urteko gelarako 14 ikasleek eman dute izena, ikasle bat 5 urteko gelarako eta DBH 1. mailarako 37 ikasle. 2 urteko gela bakarra sortuko dela aipatu zen eta aldaketa garrantzitsu dela azpimarratu zen. Kezka agertu zen matrikulazioan joera aldaketa bat egon zitekeela ikusirik. DBHn aurrematrikulatutako ikasleen kopurua ontzat ematen da.
Ikasturte amaierako jaialdia, Egape Eguna izan zen hizpide ondoren. Zuzendaritzek OOGko familia ordezkariekin eta Guraso elkarteko kideekin egin dituzte hainbat bilera jaialdiaren inguruan. Iaz, goizeko jarduna izan genuen eta jendea ez zen asetuta geratu. Horregatik, pandemia aurreko planteamendua berreskuratu nahi izan da. Proposamen berri baten aurrean hainbat irizpide finkatzeko beharra aztertu zen: antolaketa-lanak partekatu beharra familia eta ikastolako langileen artean, araudia bete beharra ikastola alkoholik gabeko eremu bezala, besteak beste. Hainbat bilera eta proposamen ezberdinak esku artean izan eta gero, OOGrako familiek luzatutako bi proposamen aurkeztu ziren, bertan erabakia hartzeko. Bata, jaia larunbatean egun osoz egitea bazkaria barne, eta bestea, ostiral arratsaldean afari-meriendarekin. Bozketa egin eta Egape Eguna ostiralean (ekainaren 16a) egitea erabakitzen da (bozketarren emaitza: txuriak: 5, ostirala: 21 eta larunbata: 0). Bide batez, onartzen da ere, LH 2. mailako, LH 5. mailako eta DBH 3. mailako familiak izango direla antolaketa lanetan parte hartu eta ardura izango dutenak.
Azkenik, DBHko guraso batek jakinarazten du, idatzi bat igorri zaiola Hezkuntza Sailburua den Jokin Bildarratzi eraikin berriaren inguruko xehetasunak eskatuz eta familien kezka azalduz.