LASARTEKO ATSOBAKAR PARKERA EGUNPASA

Ikasturte amaierako txangoa egin dute 3 urtekoek Lasarten dagoen Atsobakar parkera.

HH 3 urtekoei ere iritsi zaigu ikasturte amaierako irteera egiteko unea. Motxiletan ogitartekoak hartu, autobusera igo eta Lasarteko Atsobakar parkera joan gara egunpasa. Parkean ibili, zuhaizpean bazkaldu eta belarretan jolasean ederki ibili gara. Iristeko irrikitan ginen eguna iritsi da eta gozatu ederra hartu dugu!