AZAROAK 23: OOG 1. BILERA

Azaroak 23an, asteazkena, ikasturte honetako 1. bilera egin genuen Lizardi kaleko musika gelan.

 

Ohikoa den moduan, 1. bilera honetan, aurrez denon eskura jarritako 2021-2022 ikasturteko urteko planaren memoria eta 2022-2023 ikasturterako urteko plana onartu ziren. Horretaz gain, bi urtez behin OOGko kideen erdia berritu behar da, eta aurten, urriaren 10ean hasita hauteskunde prozesua martxan dado. 

-OOGko kideak:

 

HH-LH

DBH

  • 15 familia ordezkari
  • 10 irakasle ordezkari
  • Langile ez-irakasle ordezkaria
  • Zuzendaria eta ikasketa burua
  • Idazkaria botorik gabe
  • Udal ordezkaria
  • 12 familia ordezkari 
  • 3 ikasle ordezkari 
  • 10 irakasle ordezkari
  • Langile ez-irakasle ordezkaria
  • Zuzendaria eta ikasketa burua
  • Idazkaria botorik gabe
  • Udal ordezkaria

 

HH-LH ikastetxean eta baita DBHko ikastetxean ere aurkeztu diren hautagai kopurua hautesle kopurua baino txikiagoa izan da, horregatik, ez da hauteskunderik egin behar izan eta izena eman duten familiak automatikoki kide berriak izango dira abenduaren 12tik 16ra OOG berriak eratzen direnean. Hau honela, HH-LHko familien ordezkaritza 7 kideetakoa izango da eta 10 kideetakoa Bigarren Hezkuntzan. Irakasleen ordezkaritza irakasle finkoekin bete da eta Bigarren Hezkuntzan ikasle ordezkarien taldeko hiru ikasle aurkeztu dira OOG kide izateko.

Egape Ikastola Arigune da Euskaraldian. Aurten, ez dugu aukera galdu gure Ikastola Arigune izendatzeko, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen baitugu uneoro, izan eskola barruan edo herritarrekin dugun harremanetan. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra euskaraldian murgilduta ibiliko gara, ekintza bereziak antolatuz. Abenduaren 2an, Euskararen eguna ospatuko dugu jarduera programa berezia antolatuz urtero egiten dugun moduan.

Egape Ikastola berriaren inguruan ere hitz egin genuen. Eraikin berriaren inguruan emandako pausuak azaldu ziren. 

- Hezkuntzaren lanak:

  • 2021eko martxoan, pliegoak argitaratzen dira.
  • 12G Apraiz Marchal Barberena enpresari eman zaio proiektua. 
  • Proiektua idatzita jaso du Hezkuntzak eta onartze prozesuan dago.
  • 2022ko abenduan? lizitaziora aterako da.

-Udalaren lanak:

  • Urbanizazioa gelditzen da Hezkuntzak eskatuta. Lurzoruaren malda dela eta, ikastetxe berriaren eraikuntza egiteko garaian lurraren mugimenduak aurreikusten dira. Beraz, aurretik ez du merezi Udalak urbanizazio lanak egitea, gerora bertan kalteak sortuko direlako.
  • Hezkuntzak Udalak emandako obra baimena jaso du.
  • Udalak onartzen du Egapeko 3.000 metro karratuko patioa.
  • Udalak Egapeko kide den Patrizia Zelaia arkitektoa kontratatu du eta ikastolan osatu den lan taldearekin elkar lanean, patioaren diseinua  egin da.
  • Udalak Egape ikastolako patioa eraikitzeko konpromisoa hartu du aurrekontua handia izan daitekeela aurreikusten bada ere. Dena den, eraikitze lanak faseka egin daitezkeela aipatzen da.

Bilera bukaeran DBHko guraso batek  Hezkuntza lege berriaren (LOMLOE) inguruko galdera/kezka azaltzen du. Euskal eskola publikoa defendatzen duen eragilerik ez dagoela eta inguruko hainbat herritan eskola publikoak oso egoera larrian daudela aipatzen du. Egape ikastolako Bigarren hezkuntzako ikastetxe berria eraikiko ez balitz ikastetxea arriskuan egon zitekeela aipatu zuen.

Horregatik, ikastetxeetako klaustroetan egoera azaltzea eskatzen zen eta komunitateari mobilizaziora deitzeko eskaera egitea azaroaren 30 eta abenduaren 14erako. Ikastetxeetan asanbladak egin direla aipatzen da eta HHko eraikinean, goizeko 8:45etan hainbat guraso eta irakasle elkartzen direla pankarta batekin lege berriaren aurkako aldarrikapenarekin.