EUSKARALDIA 2020

2020. urteko euskaraldiak 15 egun iraungo ditu, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hain zuzen ere.

Egape Ikastola sortu zenetik euskara izan du ardatz eta herri ekimenekin konprometitua egon izan ohi da beti. Hortaz, oraingoan ere herri uholde honi gogoz ekingo diogu eta animatu nahi  zaituztegu zuek ere bertan parte hartzen.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, 2018an egin zen lehen aldiz ariketa. Aurten, 2020an, bigarren edizioa burutuko dugu gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzeko.

Euskaraldian maila pertsonal edo kolektiboan parte hartu ahal izango dugu. Hona hemen maila pretsonalean izena emateko lotura: https://izenematea.euskaraldia.eus/