ZURE MUGIKORRAK EZKUTATZEN DUENA

DBH 3. mailako ikasleek arloarteko proiektu bat garatu dugu mugikorrak egiteko erabiltzen diren mineralei buruz eta horietako batzuk mundu mailan sortzen dituzten gatazkei buruz.

 

Horretarako, ALBOAN GKEren kanpainarekin bat egin dugu. Kanpaina horretan, erabiltzen ez ditugun mugikorrak eta tabletak  jasoko ditugu. Horren asmoa, horiek berrerabiltzea edo horietan dauden elementu kimikoei bizi berri bat ematea da.

Gure proiektuaren helburua kanpaina honen berri ematea da eta, horrekin batera, etxean ditugun mugikorrak eta tabletak Urnietako KZgunera ekartzea. Izan ere, KZguneak ALBOAN GKErekin parte hartzen du ekimen horretan.

Triptikoan duzue informazioa.