ZUMAIKO GEOPARKEA ETA AZTERKOSTA PROGRAMA

Biologia eta Geologia jakintzagaia lantzen duten DBH 4. mailako 12 ikasleak Zumaian izan dira pasa den astean bertako Geoparkea bisitatzen.

 

Algorri interpretazio zentroko begiraleen azalpenekin eta bertan ikusitako bideo eta materialekin, klaseetan landutako Geologia edukiak sakontzeko aukera izan dute ikasleek. Deba eta Zumaia arteko flysch-aren ezaugarriak aztertu, ikusi eta inguru honek mundu mailan duen garrantziaz jabetzeko aukera ederra eta interesgarria  izan dugu. 

Goizeko jardunaren ondoren, Azterkosta programan parte hartzen dugunez, Itzurun hondartzako ingurua, baliabideak, landaretza, kontserbazio egoera eta abar aztertu genituen bertara joan ginen ikasleak. Horrez gain, itsasoko uraren azterketa fisiko-kimikoa egin genuen eta hondartzan plastikoak eta mikroplastikoak bildu ere. Egia esanda, guztiok harrituta geratu ginen jasotako materialarekin, bi basura poltsa bete genituen bolumen handiko plastikoekin eta deigarria egin zitzaigun ere bildutako mikroplastiko kopurua. Orain, bildutako datuak Eusko Jaurlaritzara bidaliko ditugu haien urteroko Aztertu programaren txostenean argitaratzeko. 

Zientzialari bikainak izateko bidean ditugu gure ikasleak!