ZUMAIAN IBILI GARA GEOPARKEKO FLYSCHAK BISITATZEN

Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatu dute 4.mailako ikasleek geure ondarea ezagutzeko eta ingurumena babestearen beharraz jabetzeko.

DBH 4. mailako Biologia-Geogiako ikasleek eta haien irakasleak Zumaiako geoparkera irteera egin genuen asteazkenean, hilaren 20an.

Algorri interpretazio-zentroko gidariekin egindako ibilbidean Kantauri kostako eta Euskal Herriko historia geologikoaren une garrantzitsuei buruzko azalpenak jaso genituen. Kostaldeko Flyscha zer den eta nola eratu zen ezagutu genuen.  Itzurungo hondartzan eta Algorriko eremuan ere izan ginen bertako harkaitzen egiturak aztertzen.

Bestalde, marearteko ekosistema ezagutzeko aukera ere izan genuen; bertako bizi-baldintzak zein gogorrak diren ezagutu eta izaki biizidunek inguru honetara egokitzeko garatu behar dituzten moldaerak eta estrategiak ezagutuz. Jabetu gara bai, ingurune hau zaintzeak eta babesteak duen garrantziaz!

Argazkia guztiak ikusteko egin klik HEMEN