ZUGARRAMURDI

LH3ko ikasleok Zugarramurdin izan gara!

Urriaren 15ean eta 16an, LH3ko ikasleok Zugarramurdira joan gara gaua pasatzera, Graxiana aterpetxera. Oso esperientzia polita eta dibertigarria izan da!

Bi egun hauetan, hainbat jarduera egin ditugu: ginkana, jolasak, eskulanak eta dantzak. Gainera, Zugarramurdiko leizea bisitatu dugu, eta asko gustatu zaigu!

Amaitzeko, gure desioak idatzi eta erre ditugu, une berezi eta magiko bat biziz.

Oso ondo pasatu dugu, gauza berriak ikasi ditugu eta elkarrekin bizipen politak partekatu ditugu. Zalantzarik gabe, gogoratuko dugun abentura izan da!