ZIRKUAREN MUNDUAN MURGILTZEN

Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek sormena, jolasa eta elkarlana uztartzen dituen bi orduko tailerra izan dute .

 

Xomorro Kultura Taldea Elkarteak proposatutako jarduera ekarri dugu Ikastolara. Sormena, jolasa eta elkar lana uztartzen dituen jarduera da. Elementu ezberdinen manipulazioa eta esperimentazio prozesu baten bitartez, zirkuaren mundu zabala hurbilagotik ezagutu nahi izan dugu gaztetxoen parte hartzea eta sormena bultzatuz.

Gorputz Heziketako saioetan txertatuko dugu jarduera, bi orduko saioa talde bakoitzean. 2. ebaluazioan programatu dugu jarduera eta asmoa jarduerarekin jarraitzea da.

Diziplina anitzeko alorra da zirkua, edonork bere lekua topatzeko aukera zabala eskaintzen digu; oreka, indarra, malgutasuna, teknika edota gorputz adierazpena nahasten baitira bertan. Norberaren gaitasunetan jartzen da oinarria eta jarduera guztiak aurkezten diren heinean gazteek beraien interes, gaitasun eta motibazioaren arabera modu askean jarduera batean edo bestean gehiago sakondu ahal izango dute. 

Saioan zehar zirkuarekin zerikusia daukaten jarduera guztiak aurkeztu dira: esku-jokoak, oreka jarduerak, akrobaziak, adierazpen jarduerak…